Gorroto-kanpainaren azkena

Mendebaldeko demokraziaren ustezko itsasargiak agindu du gizakiak ez duela eskubiderik egiazki berezkoa duen gauza bakarraz erabakitzeko: gorputza. Hori togadun gizonen ardura omen. Abortu seguru eta legezkoari amaiera ematea hautu arrazista eta klasista da, kaltetuenak pobretutako emakume arrazializatuak izango baitira. Hegoaldean, azken urteetan abortua despenalizatzeko neurriek aurrera egin dute Argentina, Mexiko edo Kolonbian, eta iparraldean, berriz, ultraeskuinaren aldarri nagusietakoa hauspotu dute, munduari adibide lazgarria emanez, gobernu atzerakoiek eta erlijioso fanatiko antolatuek baliatuko dutena. Baina memoriarako deia ere bada: eskubideak ez dira ematen edo kentzen; eskubideak irabazi eta defendatzen dira.

Argazkia: Jason Connolly / AFP
Testua: Axier Lopez

View All

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.