Duela urte batzuk hasi ziren Euskal Herriko kaleetan Glovoren motxila horiak agertzen, eta haiekin batera eragile sozial eta sindikalen salaketak, multinazionalak berarekin batera zekarren esplotazioaz. Geroztik, Glovoren aurkako hainbat epai izan dira, langileak autonomo faltsu gisa tratatzeagatik. Ostegunean langileen eskubideak errespetatzeko borrokaren beste kapitulu bat hasi da Iruñean, Gizarte Segurantzak Glovoren aurka jarritako salaketagatik deklaratzera deitu baitituzte 80 langile. LABek salatu du Glovok “erabateko inpunitatea” izaten jarraitzen duela. Noiz arte?
Argazkia: Iñigo Uriz / Foku
Testua: Axier Lopez