Burugabetza

“Erregina hil da, gora Erregea!”. Koroa ezin da bururik gabe bizi. Britainiar inperialismoak izan duen erreinaldi luzeenaren ostean –zazpi hamarkada–, erregina hil den egun berean bertan seme zaharrena berehala bihurtu dute Ingalaterra, Gales, Eskozia, Ipar Irlanda eta 14 kolonia ohiren estatu buru, baita Commonwealth-ekoa ere –56 herrialde independentez osatutako elkartea, ia 2.400 milioi pertsona biltzen dituena–. Egun horretan bertan, herritarrek boza bidez aukeratutako gobernuak eta ordezkariek leialtasuna zin egiten diote inork inoiz aukeratu ez duen pertsona horri, gaztelu batetik 41 kanoikada botatzearekin batera. Harribitxien eta flashen distirak ezin du ezkutatu monarkia oro Erdi Aroko arrangura parasitarioa dela.

Argazkia: Leon Neal / Reuters
Testua: Axier Lopez

View All

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.