Aldaketa ezin estali

Askok dio glaziarrak Lurraren termometrorik onenak direla. Hurbilenak Pirinioetan ditugu. 2021eko ikerketa batek agerian utzi zuen, 2011 eta 2020 urteen artean, Anetoko glaziarrak –Pirinioetako mendirik garaienean– 20 metroko lodiera galdu zuela, zazpi solairuko eraikinaren pare. Goi-mendiari lotutako beste leku batean, Suitzako hego-mendebaldean, negu lehorraren eta udako bero-boladen ondoren, 2012an 15 metroko lodiera zuen izotz-geruza desagertu egin da. Tsanfleuron eta Scex Rouge glaziarrak banandu egin dira, duela ehunka urtetik ikusten ez zen eremu bat agerian utziz. Irudian: estalkiak jarri dituzte negutik iraun duten izotz-bloke urriak urtu ez daitezen.

Argazkia: Fabrice Coffrini / AFP
Testua: Axier Lopez

View All

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.