Hegaldi merke eta masiboen aroa amaitzera doa. Cancuneko hotel-bunker batera astebetez joatea, oparotasun mugagabearen “ametsaz” gozatzeko dena-ordainduta dioen eskumuturrekoa jarrita, gero eta esklusiboagoa izango da. Mugarik gabeko kapitalismoak Mendebaldeko pribilegiatuok tarte batez plastikozko aberaskume sentitzeko, eskuragarri jarri eta “normaltzat” saldu dizkigun “kapritxoak” zailtzen hasi dira, tartean besteen gainetik hegan egitea. Noiz eta elite aberatsa egunerokoan gero eta jet pribatu gehiago erabiltzen ari den garaiotan.
Argazkia: Ehunka ekintzailek Amsterdamgo Schiphol aireportuko jet pribatuak blokatu dituzte, “hegazkinak direlako munduko kutsatzailerik handienetakoak; jet pribatuak debekatu beharko lirateke”. R. de Waal / AFP
Testua: Axier Lopez