Brasilen gertatutakoa bere historian inoiz ikusi gabea da, baina harrigarriena ez da hori. Milaka pertsonak, estatu-kolpearen aldeko aldarriz josita –herrialdea “komunismotik eta genero ideologiatik” salbatzeko–, botere exekutiboaren, Auzitegi Federalaren eta Kongresuaren egoitzak inbaditu dituzte. Are gehiago, Bolsonaro zaleek publikoki sarritan esandakoa bete besterik ez dute egin VOXeko anaia-arreba brasildarrek. Talde trinko eta txiki xamar batek (lau mila pertsona inguru) hiru botere nagusien egoitza bereganatu dezake, horren ondoren indar armatuek pauso bat aurrera eman dezaten eta 1964an bezala, estatuari kolpea eman diezaioten. Ekuazioa sinpleegia da, inteligentzia zerbitzuen, polizien eta indar armatuen zati baten konplizitaterik gabe
halakorik egitea posible dela pentsatzeko.
Argazkia: Eraldo Peres / AP
Testua: Axier Lopez