Politika omen

Euskal Herria okupatzen dituzten bi estatuetako metropolietan politika instituzionalaren aurpegirik gordinena erakutsi digute egunotan. Madrilen, Espainiako “ezkerreko” Gobernuak, bere hitza jan du eta ez dute Mozal Legea indargabetuko. Oposizioan zeudenean, PSOE zein Podemosen aldarri nagusietakoa zen, orain agintean egonik ere, “ezkerrak” ez du PPren gehiengo absolutuaren ondoriorik gordinena ezabatu. Pirinioen bestaldean, kalean ezezik parlamentuan ere pentsioen erreforma ezingo zuela gobernuak aurrera atera, Emmanuel Macronek zer egingo eta indarrez ezarri du, 49.3 artikulua baliatuta. Macron presidente izan da bitan, Fronte Nazionaleko ultraeskuindarren alternatiba gisa. Baina, esaerak dioen bezala, horrelako lagunekin, zertarako etsaiak?

Argazkia: E. Ruiz / Hans Lucas
Testua: Axier Lopez

View All

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.