Amaitu dute

Duela 34 urte, agintari sozialistek, X jauna buru, diseinatu zuten. Eta abiatu zuten Euskal Herriko indar politikoen gehiengoaren babesarekin. Helburua oso sinplea: ahalik eta jende gehien sufriarazita, ETAk eta ezker abertzaleak borrokatzeari uztea. Emaitza: gertukoak bisitatzeko bidean hil diren 16 lagunak, ehunka zaurituak, galdutako milioika ordu eta sosak, eta gehienbat, zenbaezina den alferrikako sufrimendua. Baita elkartasun uholde eta borrokarako grina ere. Oharkabean amaitu da sakabanaketa. Asmatu zuten alderdikoek hala erabaki dute, honezkero ez zaielako baliagarri, garaipen politikoa haiena dela iritzita. Baina guri mina sortzeko haiek asmatutakoa ezabarazteak poza dakar ezinbestean. Ehunka iheslari, errefuxiatu eta presoak etxeratzeko garaia dator.

Argazkia: 2019ko presoen eskubideen aldeko Bilboko manifestazioa, Europa Press
Testua: Axier Lopez

View All

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.