Mendebaldearen izenean

20 urte bete ditu argazki honek, baita AEBek, Europako bere mariatxiek lagunduta, Irak inbaditu zutela. “Suntsipen handiko armak” hondatzea eta herrialdea “askatzea” izan ziren argudioak. Herrialde bat birrindu egin zuten: milioi erdi irakiar baino gehiago erail zuten, gehienak zibilak, eta zazpi milioi desplazatu eragin. Bi hamarkada geroago, Irak fakzio sektarioetan banatuta dago, biztanleriaren laurdena pobrezian bizi da eta gerrak aurrera darrai. AEBetako 2.500 soldadu Iraken daude, eta Kongresuak gerra jarraitzeko emandako baimenak indarrean jarraitzen du. Gainera, inbasioak Estatu Islamikoa sortzeko giroa eratu zuen. Gezurra lagun, masiboki hil, suntsitu eta torturatu zuten, zigorgabetasun osoz. Demokraziaren eta Mendebaldearen izenean.

Argazkia: Jean-Marc Boujuren 2003ko martxoaren 31ko argazki ikonikoa. Aita izuak jotako 4 urteko semea kontsolatu nahian, AEBetako armadaren atxilotze zentro batean (An Najaf-en).
Testua: Axier Lopez

View All

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.