Justizia bidean?

Mende laurdena bete du Ipar Irlandako Ostiral Santuko Hitzarmenak, gatazka armatuen konponbiderako erreferenteetako bat bilakatu dena munduan. 1998ko akordioaren helburu nagusia biolentziari amaiera jartzea zen. Indarkeria izugarri apaldu da, baina ez da desagertu. Berbarako, aurten IRA Berriak polizia bati tiro egin dio eta izaten dira PSNIko poliziekin istiluak, eraso sektarioak, loialisten barne gatazka bortitzak… Baina akordioaren ahulgune nagusia botere partekatuko sisteman dago. Blokeoa blokeoaren atzetik etorri da, azken honetan lau urte egin dituzte gobernurik gabe, DUP unionisten betoagatik. Batek hitzemandakoa urratzerik badu nekez egingo du aurrera akordiorik. Unionisten betoa irlandarrek beren etorkizuna erabakitzeko eskubidearen ukazio antidemokratikoa da, Irlandaren zatiketa eta britainiarren okupazioa legitimatzen eta luzatzen jarraitzen du.

Argazkia: “25 urte bakea eraikitzen” dioen murala, unionisten eta errepublikarren Belfasteko auzoak banatzen dituen hesietako batean. Getty Images
Testua: Axier Lopez

View All

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.