Klima aldaketaren eta beroketa globalaren aurkako mezuak politikoki zuzenaren barruan sartu dira. Dena da berdea orain. Kutsatzailearen kea eta berari baimenak ematen dizkion agintariaren txapa ere bai. Garapen jasangarriaz mintzo dira Urkullu eta Chivite, hurrengo egunean AHTren hurrengo zuloa eta errotaz josiko duten mendiaren izena iragarri ostean. Erregai fosilak dira arazoaren sorburu nagusiak, baina ez ei da kontraesana Europako findegi handienetako bat, dirulaguntza publikoz, baimen bereziz eta politikari ohiz josia hementxe izatea. Euskal Herriko padurarik ederrenetakoa zenaren gainean eraikitakoa da Euskal Herriko enpresarik kutsatzaileena, petrolio konbentzionala fintzeari uzteko asmorik ez duena: Petronor.
Argazkia: “Deskarbonizazioa orain! Azkarra, zuzena eta behin betikoa” manifestazioa Bilbon irailaren 15ean. Aritz Loiola / Foku
Testua: Axier Lopez