Ez da behe-lainoa, gu gara

Lahoren ia bi hilabete daramatzate eguzkia ikusi gabe. Baina ez dago lainotuta. Neguko hilabeteetan txapel batek estaltzen du 13 milioi biztanle dituen Pakistango hiria. Munduko hiririk kutsatuena izatearen prezioa. Zenbait egunetan, atmosferaren kutsadura-balioa OMEk gomendatutakoa baino 70 aldiz handiagoa izatera heltzen da. Konfinamenduak ohikoak dira konjuntibitisa ez hedatzeko. Hegazkin txikiek izotz lehorra eta zilarrezko ioduroa zabaltzen dituzte “euri artifiziala” eragiteko. Duela aste batzuetatik pneumonia eta bronkitis izurritea dute. Jendearen garraioa pribatua (kotxeak-eta) da batez ere poluzioaren eragile nagusia. Asiako hegoaldean, aire zikina da lehen heriotza-kausa, desnutrizioaren, tabakismoaren edo hipertentsioaren aurretik. Horren ondorioz, ia 2,2 milioi pertsona hiltzen dira urtean. Bizitza modernoaren aurrerakuntzak dakartzan albo kalteak, omen.

Argazkia: A. Ali – AFP
Testua: Axier Lopez

View All

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.