2022an Nafarroan egindako abortuen %73 eta EAEkoen %95 klinika pribatuetan egin zituzten. Osakidetzak haurdunaldi eteteak enpresa pribatuetara bideratzen ditu. Diru publikoa enpresa pribatuetara emanda, etekina helburuen artean sartzen da eta emakumea, haren ongizatea eta prozesuaren kalitatea bigarren maila batean geratzeko arriskua handitzen da. Eskuin mutur anti-abortista ate joka egonda, ez dirudi oso eraginkorra denik eskubide unibertsala beharko lukeena negozio pribatuen esku uzten jarraitzea.
Argazkia: Itaiaren mobilizazioa Gurutzeta ospitalean – Mikel Martinez de Trespuentes / Foku
Testua: Axier Lopez