Harrapariak

40 urtez Erandion bizi izan den 70 urteko herritar bat eta bere biloba etxerik gabe utzi dituzte. Emakumeak %69ko desgaitasuna du, eta alargun pentsioa da haren diru sarrera bakarra, hilean 700 bat euro. Baldintza engainagarriak eskaintzen dituen mailegu emaile batek eragin du egoera. Bizimodu prekarioaren putreak dira enpresa horiek. Egoera larrian direnen etsipena eta larritasuna baliatzen dituzte, konponbide gisa eskaintzeko mailegu azkarrak, letra txikian gehiegizko klausulak dituztenak. Baina akabuan, azkartzen den bakarra da hasierako zorra. Besteen miseria ustiatzeko gai dela erakutsi digu kapitalismoak hainbatetan, baina herritarren zaintzaz arduratzen omen den Poliziak zer egiten du haien indarkeria harraparien zerbitzura jartzen?

Argazkia: Etxegabetutako emakumea babestera joandako hainbat lagun zauritu zituzten ertzainek, bi pertsona atxilotu eta horietako bat osasun etxera eraman behar izan zuten, jasandako jipoiagatik.
Testua: Axier Lopez

View All

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.