Ez duzu lapurtuko

Nafarren 2.952 ondasunaren jabetza beretzat hartu ditu Eliza Katolikoak. Nafarroako 267 herritan barreiatutako 981 parrokia, tenplu, ermita, eliza, abadia eta basilika; 234 baratze; 195 zelai; 216 zereal-sail; 181 lehorreko soro, 16 labore ureztatu, 187 etxebizitza eta 101 hiri-lursail, besteak beste. Denak batuta, 4.107.000 metro koadro baino gehiago dira; Sadarren moduko 575 futbol-zelairen pare. Katolikoen ipuinaren arabera, Hamar Aginduetan zazpigarrenak dio kristauek ezin dutela lapurtu. Erlijio gehienetan gertatu bezala, ordea, agindu goren horien propaganda egitearen kontura bizi diren –eta nola gainera– arduradunak dira urratzen lehenak. Haien jainkoaren hitza zabaltzea baino, estatus ekonomiko pribilegiatuari eustea bilakatu da lehen manamendua.

Argazkia: Ondarearen Defentsarako Plataformak ikatza eraman du Iruñeko Artzapezpikuaren egoitzara. Unai Beroiz
Testua: Axier Lopez

View All

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.