Etsaiak eraikitzen

Hungariako Parlamentuak debekatu ditu “sexu-aldaketa edo homosexualitatea sustatzen duten bilerak”, baita horietan parte hartzea ere. Adingabeen garapen “egokiaren” izenean, aurpegia ezagutzeko softwareak erabiltzeko aukera eman diote Poliziari, manifestazioetan parte hartuko dutenak identifikatu eta automatikoki 500 euro arteko isunak jartzeko. 2018an, Orbanen gobernuak 35.000 zaintza-kamera jarri zituen espazio publikoan. LGTBIQA+ mugimenduaren eskubideen aldeko adierazpen publiko oro debekatu dute. Faxismo berriaren errezeta zaharra da: iritzi publikoa distraitzeko erraz identifikatzeko moduko etsaiak sortzea –egun, feministak, lgtb pertsonak eta Bussines Class-ean iristen ez den migratzaile oro–, milioika (hungariar) krisi larrian bizi direlarik. Hori Europan ari da gertatzen. Astakeria honi ez-ikusiarena egin dio EBk, migratzaileen eskubideen aurkako erasoekin egin duen bezalaxe Italian. Beste behin, argi utzi dute giza eskubideak ez direla existitzen, horiek bermatuko dituenik ez baitago.

Argazkia: Erabakiaren aurka protesta egin zuen oposizioak parlamentuan. B. Bodnar – AP
Testua: Axier Lopez

View All

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.