‘Te han llamado barrio conflictivo’

Frankismo betean Euskal Herrian barrena hamaika auzo eraiki edo birmoldatu ziren kanpotik etorritako langileei bizitokia emateko. Orain bezala, lehen ere prekario etorritakoen sostengu nagusia hurkoa izan zen. Sarri ia hutsetik eraiki zuten auzoa. Bertoko auzolanari, adiera berritua emanda, klase elkartasunez –sarri hori zer zen ere jakin gabe–. Eta urteen poderioz, migratzaileen leku horiek bilakatu ziren euskal herritar guztien eskubideen aldeko borroka gune nagusi. Horietako bat da Iruñeko Txantrea, 75 urte bete berri dituena. Bizi gaituen eskuin muturraren enegarren revivalari aurre egiteko, osagai interesgarriak erabili dituzte urteurrena ospatzeko: txikitasunetik, sormena, umorea eta errebeldia.

Argazkia: Francok 1952an auzoa bisitatu zuen eguna parodiatu dute txantrearrek. Villar López / EFE
Testua: Axier Lopez

View All

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.