Garbiketa

NBEren datuen arabera, Gazako lurren erdia mendean hartu dute militarki. Eta azken hilabetean Israelek iragarri dituen ebakuazio-aginduekin batera, Gazaren %69 “debekatutako eremu” izendatu dute. Gerrarako ministro Israel Katzek dio lur horiek “garbituak” izan direla. Sionisten anaia handiak publikoki adierazi duen garbiketa etnikorako planaren lehen urratsa ikusten ari gara, su motelean. Palestinarrak gero eta lurralde txikiagoan, suntsituagoan eta setio etengabean zokoratzen ari dira, armadak “gune humanitario” deiturikoak ezabatu bitartean. Asmo genozidak publikoki iragartzeko aukera dagoen garaietan bizi gara.

Testua: Axier Lopez
Argazkia: Omar A. – AFP

View All

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.