Hala bazan

Justizia sozialaz, migratzaileez, Palestinaz… hitz egiten zuen. Eta apaltasunez egiten zuen, oparotasunez inguratuta. Beraz, hamabi urteko agintaldian, ezkerreko jende askok, baita zenbait ateok ere, Bergoglio zenaren keinu asko txalotu zituzten. Izan ere, Wojtyla eta Ratzingerren ondoren, ez zen zaila progre gisa agertzea. Baina Aita Santu “erreformistak” erreforma gutxi egin zuen bere etxean. Emakumeak arraren saihets-hezur batetik ateratako zerbait izaten darrai, homosexualitateak gaixotasuna, eta sexu-abusu masiboek “akats puntualak”. Aita Santu “aurrerakoiak” ez zuen aurrera eroan ultrakontserbadorea, patriarkala, klasista, homofoboa eta koloniala izaten jarraitzen duen erakundea. Hori ez du pertsona batek aldatuko, eta are gutxiago, bere postua nahi duten 80 urtetik beherako 138 kardinalek. Gainerako erlijioetan pertsonaia fabulistikoen Lurreko ordezkari direla diotenak bezalaxe, Eliza Katolikoa arazoaren parte da, ez konponbidearena.

Argazkia: Dan K. / Getty Images
Testua: Axier Lopez

View All

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.