Hemen amen?

Katolikoen multinazionaleko presidenteak tourra egin berri du Espainiako Estatuan. Ekitaldi panpoxo eta omenaldi kasposo artean, estatuko gaiak eztabaidatu, legeak egin eta gobernuak osatzen diren egoitza nagusian egon da aita santua, eta ordezkari publiko guztiei sermoia eman die nondik eta presidentetzako tribunatik. Halakorik ez da ikusi ezta nazionalkatolizismoaren garaian ere. Eta handik, noski, aukera baliatu du txarrak diren gauzak zerrendatzeko: abortua, eutanasia, sexu askatasuna… Ordainetan, zazpi minutuko txaloaldia. Kongresuan inoiz emandako txaloaldirik luzeenetakoa, ustez gehiengo aurrerakoia duen leku batean, pederasta antolatuen buruak jaso izanak zer pentsatu eman beharko luke, bereziki laizismoari egindako eraso zuzen horretan parte hartu zuten Euskal Herriko ezkerreko ordezkarien artean.

Argazkia: J. Guillen / EFE
Testua: Axier Lopez

View All

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.