Santurtziko portuan (Bizkaia) minutu bateko isiltasunarekin gogoratu dituzte 1937an Habana ontzian erbesteraturiko haurrak. Ekainaren 13an, bonbardaketen erdian eta Bilbo frankisten esku erortzear zela, 5 eta 14 urte arteko 3.330 haur sartu zituzten ontzian, eta 1.500 inguruk Leningradon amaitu zuten. Argazkian, “Errusiako haur” horietako bi gertaera gogoratzen duen eskultura ondoan daude, 89 urte geroago. Gerratik ihes egiteko zortea izan zuten. Nazioarteko erakundeen arabera, Gaza barruan milioi bat haur bizi dira Israelek eragindako genozidioak traumatizatuta: askok hitz egiteari utzi diote. Gorputzaren erantzun neurologikoa omen da isilik geratzea.
Argazkia: Oskar Matxin Edesa / Foku
Testua: Urko Apaolaza


