Historia errepikatu

Mende hasierako argazkia izan zitekeen, Boliviako herri mugimenduen mobilizazio luze eta indartsuek Lozada eta Mesaren gobernu autoritarioak eraitsi zutenekoa. Ordutik asko aldatu da egoera. Tartean izan dira MASen azken urteotako gobernuaren ezina, estatu kolpea, ezkerreko alderdien gainbehera eta zatiketa gogorrak, eskuinak boterea berreskuratu du Trumpen babesarekin… Baina berriz ere, oraingo presidente Rodrigo Pazek ezarritako politika neoliberalen aurka matxinatu dira jatorrizko herriak, nekazariak, fabriketako langileak, meatzariak, irakasleak, gazteak… Lanuzte, mobilizazio eta errepide-blokeoz geldiarazi dute herrialdea hilabetez. Historia errepikatu egiten da. Batzuetan tamalez, baina beste askotan, kasu honetan bezala, zorionez.

Argazkia: M. Recinos / AFP
Testua: Axier Lopez

View All

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.