100 pertsona hil, beste hainbeste zauritu, presidentea bahitu eta giza eskubide eta nazioarteko arau oro urratu ostean, historiarako geratuko den eraso odoltsutik astebetera ondokoa zuen esateko Josu Jon Imazek Donald Trumpi: “Eskerrik asko Venezuela hobea izateko atea irekitzeagatik”. EAJko lehendakari, Jaurlaritzaren sailburu edota bozeramaile izan zenean behin eta berriz errepikatu zigun zumarragarrak indarkeria gaitzetsi behar dela, datorren lekutik datorrela, baina… Amerikako konkista, arpilatze eta kolonizazioaren hasiera-hasieratik euskal herritar askok hartu zuen parte orduko indar militarrik boteretsuenaren hegalpean. Horietako batzuk ohorezko aldareetan dauzkagu, heroiz mozorrotuta. 500 urte pasata ere, gauzak ez dira batere aldatu. Zipaio hitzaren esanahiak bere horretan jarraitzen duen bezalaxe.
Argazkia: Alex Wong / Getty Images
Testua: Axier Lopez


