Betikoak

Nerabe nintzela, ikasteaz gain euskaraz bizitzea erabaki nuenetik –erabakia izan badelako, eta politikoa–, bizitzaren esparru guztietan pairatu ditut hautu horrek dakarren zailtasun eta mespretxu saldoa. Oztopo horiek izen eta abizen berak izan dituzte atzean: Espainiako estamentu politiko eta juridiko guztiak, eta haien tokiko defendatzaileak. Nire herrian, Barakaldon, azken hamarkadetan bi gailendu dira nabarmen: PSOE eta CCOO. Oso ondo antolatuta, Espainiako Justizia ustela lagun, bigarren mailako herritar gisa baztertu gaituzte, zer eta berdintasunaren izenean. Hizkuntzak bai, baina inposiziorik gabe zioten, adibidez, mende honen hasieran Korrikaren kultur ekitaldiak espazio publikoetan egitea debekatu zigutenean. Urteak pasa dira eta euskaraz bizitzeko eskubidea defendatzen jarraitzen dugunok “betikoak garela eta ondo ezagutzen gaituztela” esaten jarraitzen dute euskarafoboek. Eta bai, euskaldunon eskubideen aurkako militanteen aurrean paratzen jarraitzen dugu. Paparrean progreren pina jantzita mozorrotu nahi badute ere, guk ere ondo baino hobeto ezagutzen ditugulako. Haiek antolatuta daude, baina zorionez, euskaltzaleak ere berrantolatzen ari dira inoiz desagertu ez den zapalkuntza erregimenaren aurka.

Argazkia: Errenteriako CCOOren egoitzaren aurrean protesta – Gari Garaialde
Testua: Axier Lopez

View All

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.