Arramazka musika taldeko 3 kide Biladi Hadi brigadan parte hartu zuten eta, ekarpen gisa, zenbait musikari palestinarrekin batera abesti bat sortu eta grabatzeari ekin zioten. Horretarako Mikel Laboaren “Gure Hitzak” aukeratu zuten. Abestia 2010eko iraila eta urrian grabatu zuten Nazareth eta Iruñea artean, Rim Banna eta Dam talde palestinarren laguntzarekin.
Argazkia: Axier Lopez
GURE HITZAK
Zapalduaren borroka, paretaren itzala
Ene herriaren negarra
Arrotzak diren horien barra,
Begirada beltz horiek, begi horien historia
Handikume, botere-gose
Hoi lur hoi lur,ene lur enea
Maitia nun zira
Txoritua norat hua
Bi hegalez airian
Zer dio isiltzen denak
Isiltzen denean?
Gure hitzak
Esan berriz esan
Ez daitezela ahaztu
Ez daitezela gal,
Elur gainean
Txori hanka arinek
Utzitako arrasto sail
Ederra bezalaxe
Ezer erakutsi behar dugulakoan al gaude
Euskal Herri ta Palestinan mina ere ez da debalde
Hainbeste odol ta malko isuritako herriek
Fruitua jada emana bait dute mundura
Ta zer litzateke mundu hau Gazako hondartza barik?
Non ernatuko da Haritza Gernikan ez bada
Gernikan ez bada, Gazako olibondoen artean ernatuko da.