2014-03-17 /
Iruzkinik ez
Testua: Ainere Tolosa aktorea Argazkia: Irantzu Pastor (Bethlehem)
Aurkakotasuna adierazten duten bi elementuen konbinazioa.
Agerian uzten duen neurriz kanpoko indar erlazioa.
Gutxiengoen inposaketa militarra borrokalari gehiengoei ezarria.
Guztiarekin ere, irudi izoztuan espero litekeen amaiera logikoari aurre hartzen uzten ez dion ikuskizuna.
Haize ufada batek kolpatu eta gaztetxoaren lekuan jarri nau.
Momentu bat, eszena bat…Oihala jaisteke dagoen agertoki bera, eta neure burua bertan ispilatua sentitzen dut.
Eszenografiako koloreak hurbilekoak zaizkit; zuri, gorri, berdea, gatazkaren beltzean.
Ume bat, kontakizun beretik istorio berriak, egiak antzezteko desiratzen dagoena.