2014-03-31 /
Iruzkinik ez
Testua: Ander Perez - Kazetaria eta gazte mugimenduko kidea Argazkia: Ainara Iturbe Zumeta (Gazte palestinarra)
Hegan egin du hareak,
lausotu dira lainoak,
jantzi ditugu esperantzak,
zabaldu irribarrak,
tolestu banderak.
Aipatu dituzu zerumugak
eta desiratu pausuak,
aurrera egiteko,
aukerari eskua zabaltzeko.
Baina, badaezpada ere,
idatzi diegu mezua eta
botila jaurti,
deskonfiantzaren itsasora.
Jakin dezaten atzetik datozenek,
aurrera begira gaudela
min eman nahi badigute,
prest egonen garela
harea zapaltzeko,
barrenak biluzteko,
barreak gordetzeko,
banderak zabaltzeko,
zerumugari begira pausuak eman
eta eskua estutzeko,
aurrerago berriro zabaldu ahal izateko.