2014-04-07 /
Iruzkinik ez
Testua: Harkaitz Martinez de San Vicente - Oreka Tx musika taldeko kidea Argazkia: Aitor Alustiza (Hebrongo alde zaharrera sartzeko dauden checkpoint-etako bat)
Goizero batzen dira auzune bereko ikaskideak
eskolara elkarrekin joateko. Irakaslea ikusi
aurretik izaten dute ordea gainditu beharreko
lehen azterketa edo “kontrola”.
Banaka-banaka miatzen ditu soldaduak
euren motxilak. Etxeko-lanak eginak dituzten
ez zaio askorik inporta, baina boterekeriaz
bortxatzen du paperean bilduta daramaten
hamaiketakoaren intimitatea. Intifadaren harri
galduren bat topatuko duelakoan.
Sionista-ilusionista egunero saiatzen da
truku berberarekin; “Hartxila mortxila, harriak
motxilan!”
Ala bazan, ez bazan sar dadila kalabazan eta
atera dadila Zeanuriko plazan!-)