Argazkia:Irantzu Pastor (Negev. Israelgo armadak suntsituriko beduinoen herria) Testua: Beñat Hach Embarek, Sahararen aldeko ekintzailea eta gazte mugimenduko kidea.
Umeak izaki askeak dira; oraindik ez dugu behar adina denbora izan euren adina izorratzeko, irudimena hiltzeko, nortasunari mugak ezartzeko. Umeak badaki gauza asko ezin direla eraldatu, birrindu egin behar direla gainean zerbait berria eta hobea eraikitzeko. Nik irudiko umea suntsitzailea dela sinetsi nahi dut, eta alboko hondakin horiek guztiak berak eragin dituela. Umeak polizia-etxe bat txikitu du, espetxeren bat, beharbada, edo harresi madarikatu hori, agian, eta badoa korrika bere lagunekin bildu eta gu guztioi oraindik etorkizunik badela sinestaraztera; Palestinako umea, kurduaren gisan, kolonbiarraren antzera, sahararraren moduan, munduko edozein txokotako haurra bezala.
Iruzkin bat for Umeak badaki
[…] ederrak atera zituzten brigadistek, eta ondoren hainbat lagunek irudien inguruan idatzi zuten; neronek ere egin nuen idatzi txiki bat. Baina zuzenean hona ekarri nahi dudana beste bat da: Koldo Alzola, Komite Internazionalistetako […]