2014-05-12 /
Iruzkinik ez
Argazkia: Axier Lopez (Hebrongo zerua, alde zaharretik.) Testua: Xabier Euzkitze, kazetaria eta Saharautz elkarteko kidea.
Hebrongo herritarrei zaborra erortzen zaie zerutik, kaka egiten diete burutik behera. Kolono judutarrak gorago daude. Ez naiz metaforikoki ari, ez maila sozialaz mintzo. Fisikoki, kolono juduak hiriaren goiko aldean bizi dira, palestinarren gainean, eta hauen karrikak bihurtu dira haien zabortegi. Gainera, hiriaren alde zaharra txarrantxaz estali dute. Alanbre arantzadunak larruazala ziztatzen du, ihes egitea ekiditen, baina ezin du saihestu haizeak, eguzki izpiek eta itxaropenak zirrikiturik aurki dezaten, usorik bertan pausa dadin.