2014-05-30 /
Iruzkinik ez
Maldan Behera talde arabarrak Biladi Hadi proiektuarentzat egindako abestia.
Mohamed da nere izena
eta errefuxiatua naiz
Balatako Palestinarra
gazte beti umore alaiz
Etxetik bota gintuzten
baina giltza oraindik lepoan da
berrogeta zortzia ahazteko
dena gogorregia izan da.
Ez dakit nongo barrotetan
daukaten baituta anaia
urteak pasata ikustea
oraindik egiten da zaia
Bestea berriz zeruan dago
nahiz eskuan ez zuen armik
Palestinarra izateak ez du
merezi holako minik
Amets gaiztoa bukatzeko
esna dezagun mundua
ordua da bultzatzeko
herrien elkartasuna