Argazkia: Martiri palestinarren oroigairria. Testua: Gotzon Barandiaran, idazlea.
Auzoko martiriak plazan elkartu dira gauerdiak gabon agurtu orduko. Zaharrenetako batek kexua azaldu du nekatuta dagoela hormarik horma bizitzen, sei hilabetero eraisten diola bizitokia tankeren batek, zaharrekiko gero eta begirune gutxiago dutela egungo gazteek. Sakonean elkarrekiko bekaitza da eztabaida sutsuan hasi diren martiri berriei igartzen zaiena. Bizitan ere, umetatik matrakan aritzen zirela argitu du zaintza lanetan dabilenak. Isilik gordetakoak konpartitzeko tenorea bada, berak ere baduela zer kanporatu erantsi du hamabi urteko neskatilak. Eskoletara joaten utzi zidaten apurretan andereƱoak memoria lantzeko etxerako lanak agintzen zizkidan, matematikak zein historia lantzekoak. Gazte bezain lerdena da, berba egiteko zutundu dena. Nire irudia handiegia da, horma osorik hartzen du, horrela ezinezkoa da bestaldean bizi direnak nortzuk diren jakiterik. Besterik?, dio alderdian ere idazkari lanak betetzen zituenak, jaso ditut gaurkoan ere, zuen eskariak. Alferrik, xuxurlatu dio ezkorrenak albokoari, kaligrafia hobetzen ez duen Martiri palestinarrak. bitartean inork ez ditu gure erreguak ulertuko.