2015-01-14 /
Iruzkinik ez
Argazkia: Gari Berasaluze (Jerusalemgo umea) Testua: Sustrai Colina, bertsolaria eta kazetaria
Aho itxi, bekain adi:
“Bat gehi bat noiztik dira bi?”
Umeek nola uzten diote
helduak izateari?
Goizak hats bat, gauak lau ertz.
Justiziak larrua beltz.
Mundu guztiak ez du egiten
begi urdinekin amets.
Haundi-maundi, txiki txiro,
saguzahar ala banpiro…
Pistolak ez du inoiz galdetzen
nork egiten duen tiro.
Begi urdin salatari,
pistolaren zelatari.
Helduek nola uzten diote
umeak izateari?
Doinua: “Laboaren Soterriko koplena”