2015-01-16 /
Iruzkinik ez
Argazkia: Familia palestinar bateko martirien argazkiak, etxeko paretan. Testua: Iñaki Viñaspre, bertsolaria eta Biladi Hadi brigadako kidea
Argazki hauek Balatako errefuxiatu eremuko etxe batean (leku gutxikoa, hango denak bezala) zeuden. Bertako agureak kontatu zigun argazkikoak bere semeak zirela (bi seme bina argazki), bata israeldar soldaduek hil zioten 2002ko otsailean eta besteak, urte berdineko azaroan, bere burua lehertu zuen Checkpoint batetik gertu. Gainera, oraindik ezin izan dute haren gorpua ikusi, Israelek dirutza eskatzen baitiete trukean.
Istorio soil bat izan zitekeen, ez balira hainbeste, ez balitz palestinarren egunerokoa. Israelek kudeatzen duen egunerokoa, beste estatu guztien (edo gehienen) babes eta isiltasunaren laguntzaz.