Argazkia: Axier Lopez (Palestinarrak) Testua: Filipe Bidart, IK Iparretarrak taldeko sortzaileetakoa
Ardi saldo otso lerro
bat bi hiru lau lerroan lerro
bost sei zazpi zuritabeltzean elgar iduri
zortzi bederatzi hamar sugar eta pindar
hameka hamabi hamahiru uda ala negu
hamalau hamabost hamasei tink iraun gogor beti
hamazazpi hemezortzi aitzina segi
hemeretzi hogoi… hogoi hemeretzi…
zenbaki ala izaki ?
Izaki eta aurpegi
Aurpegi eta debeku
Argi eta Panpi begi eta irri
Oihana eta Peru ezpain eta muxu
Unai eta Oneka laztan ta fereka
Peio eta Itsaso nigar eta goxo
Mattin eta Leire lili eta lore
Ekain eta Alaitz kemen eta alai
Idoia eta Jon pena eta zorion
Lorentxa eta Jakes pairamen eta amets
Etxean nahi ditugu
aske eta sutsu
Herrian bizirik, herrian gurekin
mila kolore mila aurpegi
euri ta iguzki
orain udaberri
herria bizi
bizi eta bero
ortzadarraren pareko
lau hiru biga bat zero
Gure esku dago noizko
Iruzkin bat for Gure esku dago noizko
[…] http://www.argia.eus/blogak/biladi-hadi/2014/05/14/gure-esku-dago-noizko/ […]