2014-07-16 /
Iruzkinik ez
Argazkia: Aitor Alustiza (Ni´lin. Harresiaren aurkako mobilizazioa) Testua: Miren Amuriza, bertsolaria
Doinua: “Xoxo beltzak ikusi du”
Gogoan daukat umetan
lagun artean olgetan, (bis)
kukuka, ezkutaketan…
Zuhaitzen adarretan
zetorrena zetorrela
salbu sentitzen ginela.
Baina gerraren itzala
iritsi ta berehala, (bis)
han bonba, hemen bala…
Urteak pasa ahala
haurtzaroa dugu galdu
ta ez gara sentitzen salbu.
Zorigaitzeko harresi
hori nahi dugu gaitzetsi! (bis)
Gorrotoaren hazi,
nahiz ta lurrean hasi
eta lurrean amaitu
geu ere zatitzen gaitu.
Gudak guda, mugak muga
horizontea agertu da, (bis)
Amesten dugun hura
lor daitekeen lekura,
Noizbait gure begirada
bezain urrun joango gara.