Argazkia: Irantzu Pastor (Hebron) Testua: Mikel Elorza, abokatua
Denbora-pasa bat antolatuko bagenu, asmatzeko argazki honetan lekuz kanpo zer dagoen, zer elementu ez dagokion argazkiari, “soldaduak” erantzuna emango genuke. Herri bateko merkatu-kalea, astoa, haurra, paseariak… Soldaduak daude soberan! Hala beharko luke, behintzat.
Azken 40 urteetako historiari erreparatuta, ordea, soldaduak dira elementu finkoak: okupazioaren soldadu israeldarrak palestinarren bizitzaren erdian, traban, argazkian bezala. Haurrak desager daitezke —atxilotuta, misil inteligente “galdu” batek txikituta—, gizonezkoak zer esanik ez, baina soldaduek hor diraute, erdian, palestinarrak libre bizi daitezen eragozten.
Eta astoa? Astoa behera begira dago. Armek beldurtuta? Soldaduen larderiak otzanduta? Ez. Harrituta, seguruenik. Gizakien egoskorkeriarekin erabat harrituta.