Argazkia: Aida (Belen) errefuxiatu eremuan Biladi Hadi brigadak egindako murala. Testua: Sabin Ibazeta, Gernika Batzordeko kidea
Lehenengoetariko izu unibertsalaren testigantzak garrasi egiten jarraitzen du, gizateria axolagabetasunaren lozorrotik esnatzeko. Horma gizakiaren desioak eta beldurrak proiektatzeko pantaila; babes eta salbaziorako elementu izan da.
Horra hor Guernica, ez hormatzarra apaintzen, genozidioa gizateri osoaren arazoa dela aldarri zorrotza egiten baizik. Gizakiak horma asko eraiki ditu: fusilatze hormak, Apartheidaren hormak, Lotsaren hormakā¦ Burdinezko arantzez edota porlanez eraiki ditu, bestea, ezagutu eta onartzen ez duena, kontrolatu, baztertu eta mendean hartzeko. Irudiko hormak ez du (eta bestelakoak ere ez) kinkearen argi solidarioa amatatu; ez du lorearen aroma hil; ez du usoaren hegal askea mugatu; ez du inolako fronterarik ezagutzen ez duen oihua isilarazi.
Gora Palestina!