2014-07-15 /
Iruzkinik ez
Argazkia: Komite Internazionalistak (Rafah - Gaza) Testua: Oier Guillan, idazle eta antzerkigilea
Urrats bakoitzaren oroitzapenak sortzen du orainaren memoria.
Horma eraitsia da ibiltzen dudan lurra. Aurpegi baten antza du lorratz bakoitzak. Banator senide bakoitzaren begiradatik oinez, joan direnen baitara bildurik, etortzear direnen begietara zuzen. Banator adatsa gogoan zuriturik, ile bakoitzarekin odoluste oro eutsiko duen zapia ehundurik. Banator zimurren mapa osatzera ibilerarekin, hondakinen artean bizirauten duten aldarrien makuluarekin. Banator, atzoko minarekin antz handiegia duen gaurko pozaren arrakaletatik.
Urrats bakoitzaren oroitzapenak sortzen du orainaren memoria. Etorkizuna oroituz diot ezĀ dudala lorratz bakar bat ere ahaztuko.