2014-11-03 /
Iruzkinik ez
Argazkia: Aitor Alustiza (Nabi Saleh. Manifestazioak antolatzeagatik kartzelan sartu zuten Bassemm Tamimi palestinarraren emazte eta alabari piper-gasa botatzen ari zaie soldadu israeldar bat.) Testua: Xabi Strubell, Zura musika taldeko kidea
Begiak, eskuak, ortzemugarantz apurtzen diren garrasiak. Ilargiak eta eguzkiak zerua josten dute, egunak joan egunak etorri. Eta hemen nago. Begiratzen zaitut.
Tximistak jo du. Etxea erre da. Eta orain, etxerik gabe, esan dezaket azkenik: nire etxea erre duzue.
Ohitu ginen zuribeltzean bizitzera, zuritik beltza sortu nahian. Beltzetik zuria sortu nahian. Infernuari bizitoki deitzen ere ohitu ginen. Bizi behar dugu.
Bagara. Bagabiltza
Bihotza jada ez da olibondo lehir bat. Berriz naiz. Esnatu naiz.
Eta hemen nago. Begiratzen zaitut.