Tinta berriz

Gorka Bereziartua
0

Jendeak gelditu egiten ninduen kalean: “Aizak Gorka, zer gertatzen duk hire blogarekin?” eta “Ez duk ba pentsatuko gehiago ez idaztea, ezta?” eta “Jarraitu egin behar duk, eutsi, animo!” (azken horrek esaldia bota bitartean besoak astintzen zituen, aurrerantz makurtuta, nola ematen zaizkion animoak ziklistari). Ba ez, Boligrafo Gorria ez da hil. Tinta berria injektatu behar nion, ez besterik. Eta hemen dago Boligrafo Gorri berria, akatsez betetako testuak gupidarik gabe idazteko prest. Blog honekin ditudan helburuekin, ez dut inor harrituko: musikaz, literaturaz, zinemaz, arteaz zertxobait… hitz egin gura dut. A, eta nobedade bezala, futbolaz ere bai. Ea zuen interesko zerbait jartzen dudan…

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA