Begiak plater eginda utzi ninduen atzo Deia egunkarian irakurritakoak. Bilboko Udalak antolatu “Harrapazank” progamaz albistea, agentzia batetik papereratua. Titularrak honela zioen: Más de 900 jóvenes participan en el programa cultural del área de Euskera “Harrapazank”.
Ekimenaren arrakasta ikusita hasi naiz irakurtzen, eta hirugarren parrafoan egin dut estropezu aurreneko aldiz, Jon Elizaldez berbetan hasi direnean. Elizalde, albisteak dioenez, da:
Músico y técnico de sonido colaborador de grupos y músicos de la talla de Fermín Muguruza, ATBM Rumba, Africa, Essen Beltsy DJ Machala, entre otros
Adi Fermin Muguruzari izenean jarri dioten azentuari; ATBM Rumba horiek, Atom Rhumba izango dira, noski; Africa hori, Afrika izango da, “k”-z idatzia (berak behintzat hala idazten du diskoetan); DJ Machala, Makala da.
Eta makala da artikulua bera ere. Hori hasiera besterik ez zen. Jarrai dezagun:
Por otro lado, Jozank se completó con el concierto que los grupos Fugan y Cauta en la Sala Bilborock de la capital vizcaína, que acogió a 220 jóvenes.
Sugan, Kauta… Eta bukatzeko, bilbotarren erdiak Valentziara begira dauden honetan, mascletá bat:
La Sala Biborock acogió una edición especial del concurso Mihiluze presentado por Niké Amonarais e Ilaski Serrano. En el mismo, 12 jóvenes bilbaínos se enfrentaron a personajes famosos, entre los que estaban los presentadores Urdo Arista, y Joseba Ola Garay, la versolari Niñotas Hembrita…
Ez, Kike Amonarrizek ez du bere izena aldatu kirol marka baten propaganda egiteko; Urko Aristik ez dio bere ponteko graziarekin Urdotz herriko turismo bulegoari lagundu nahi; Josebaren abizenak ez dio Garay delako bati agurra luzatzen… eta Onintza Enbeitaren izenarekin egin dutena ikusita, ez zait txisterik ere okurritzen.
Ondorioa: copy&paste kazetaritzaren garai hauetan, merezi duela zuzenketaren bat egitea, hurrengo goizean ez bazara sentituko galtzak orkatilatan korrika dabilena bezala.
Eta galdera: Musikari, aurkezle eta enparauak euskaraz lan egiten duten profesionalak ez balira, pasako ote luke galbahea horrelako hankasartze zakuak? Ez dut uste.
Eta gomendioa: El Correok teletipo berarekin igoaleko albistea idatzi du… Zer pentsatua ematen du.
Eguneraketa (2009-05-12, 19:32)
Goizean jarritako loturan sakatuta euskaraz agertzen da albistea orain. Presaka idatziko zuten ze, titularrean aurkitu dugu aurreneko zangotraba: Euskara sailaren “harrapazank” programa kulturala finkatzen doa 900 gatze (sic) baino gehiagoren parte hartzearekin. Atom Rhumba taldeari izen berria jarri diote. Dagoeneko ez da ATBM Rumba. Orain Arhom Rumba da.
1 Iruzkin
Izenak gaizki jarri, eta izorratu artikulu bat…
Ikaragarrizko akatsak Deiak euskaraz lan egiten duten izenekin egindakoak (Kike Amonarriz -> Niké Amonarais, eta abar luze bat) eta umore handiz Gorka Bereziartuak kontatua….