AEBetako bigarren iraultza, gertatu aurretik kontatua

Gorka Bereziartua
0

AEBetako bigarren iraultza: guk bandera irauliz hasi dugu
AEBetako bigarren iraultza: guk bandera irauliz hasi dugu

Gill Scott Heron-ek bezala, nik ere uste dut iraultza ez dutela telebistaz botako. Baina, John Jensenen 2007ko Land of the free film laburra ikusi ondoren, zalantza sortu zait, ea Internetekin gauza bera esan ote daitekeen. Internet bera izan da iraultza film laburrentzat, Mikel Garcia lankideak astekariko erreportaje batean ederki azaldu zigunez; baina ez gara horretaz ari. Errebolta politikoaz ari gara. AEBetako “bigarren iraultza”-ren lehen eguna kontatu du Jensenek filmean: etorkizun hurbilean kokatua, estetika post-apokaliptiko light batekin (hau da, Mad Maxera iritsi gabe), AEBen “kanpoko eta barruko etsaiei” aurre egiteko elkartuko dira lagun batzuk.  Iraultza bat, gertatu aurretik Interneten kontatua. Ikusi nahi baduzue, hemen behean duzue.

Land of the free – John Jensen

PS: Adi bukaerako esaldiari. “Those who make peaceful revolution imposible, will make violent revolution inevitable“. Hau da, “iraultza baketsua ezinezko bihurtzen duten horiek, iraultza biolentoa saihestezin egingo dute”. Ez nekien, begiratu dudan arte, John Fitzgerald Kennedyrena zenik. Euskal Herrian gauza bera esan izan balu, gaur egun, ziur egon epaitegiren batetik dei egingo lioketela, galderaren bat edo beste egiteko, ez preseski Marilyn Monroe-rekin izandako harremanez.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA