Kortatu talde yé-yé baten bertsioa egiten? Ez, hoax bat da

Gorka Bereziartua
2

The Sparteens kontzertu batean. Argazkia, ez badirudi ere, gaur egungoa da
The Sparteens kontzertu batean. Argazkia, ez badirudi ere, gaur egungoa da

Arrakala Irratijan (eta Arrosa Sareari esker mundu osoan) entzun daiteke Aittitta Raduga irratsaioa. Atzo deskubritu nuen, sarean saltsan, titular batek deituta: “Muguruza anaien yé-yé iragan ezkutua”. Irratsaioan esaten zaigunez (22. minututik aurrera), Kortaturen Zu atrapatu arte kanta 1960ko hamarkadako talde yé-yé baten bertsioa da. Ezetz? Ba, saioan kanta jarri dizute, Hendaian garai hartan sortutako talde batena ei, The Sparteens-ena. Eskerrak Google-ek erakutsi digun dena iruzur bat, hoax bat dela: The Sparteens gaur egungo taldea da, eta Kortaturena ez da egin duten bertsio bakarra: Su ta Gar-en Jo ta ke, La Pollaren Txus, Nirvanaren In bloom… Denak, noski, garai bateko modan.

Ez da lehenengo aldia horrelako bertsioekin nahastu naizena: gogoan dut gau batez Donostiako Etxekalten DJarekin izan nuen hizketalditxoa. Bafleetan Wonderwall, Oasis-ena, baina big-band baten estiloan. Eta nik zalantza:
– Aizu, baina hau Oasis-en bertsio bat da ezta? Edo Oasisek egin zuen kanta zaharrago baten moldaketa, eta ni ez nintzen enteratu?
DJak ezetz, Paul Ankak beranduago egindako bertsio bat zela; moda bitxi bat sortu dela. Azken urteetako pop himnoak joan den mendeko 50 eta 60etako urteetako estiloan jartzen dituztela talde askok orain. Eta ni enteratu gabe. Tira, poztu nau horien artean The Sparteens ezagutu izanak. Martxa polita daramate gainera, ikusi bestela beheko bideoa:
Txus – The Sparteens

2 Iruzkin
Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA