Literaturia: larunbateko mikrokronika (30 segunduan irakurtzeko modukoa)

Gorka Bereziartua
2

Fite! Ez zioagu jendeari denbora galarazi behar
Fite! Ez diogu jendeari denbora galarazi behar

Autoa brun, aparkatu han. Literaturia? Hemen! Iratxe Retolaza, Olatz Osa, Fito Rodriguez: literatur sistema guk? Retolazak: ez, desegitura; Osak: ez, ez gara Finlandia; Rodriguezek. ez, ez gara estatu. Liburuak, liburuak, liburuak, Harkaitz Zubirik zenbat irakurtzen du? Igual aurkeztu ditu 5 edo 8 liburu diferente, eta betaurrekorik gabe! Tragoak, pintxoak, konspirazio handi, txiki, ertain, metafora ezinezko, bazkari (oh!) mundiala, blogak, literatura, Juan Luis Zabalaren diario elektronikoa; Beñat Sarasola eta Julen Gabiria: nola galdu genuen blogen erlijioarenganako fedea; Gorka Bereziartua: hau da sinismenaren misterioa! Nik erakutsiko dizuet Jainkoaren bide ona! Eta, hitz, pitz, guk joan egin behar dugula, aio, aio, bai interesantea, aizu, horiek pagatu al dute? Bai, bai, tranki, bestela matrikula apuntatu dugu. Gainera, bueltatuko dira.

Bromak aparte, kristau honek bere  ekarpentxoa egin zuen saltsa horretan guztian: goizean Beñat Sarasola elkarrizketatu zuen Alea liburu berria hizpide hartuta (grabatzea ahaztu #&”!%/’!!!!); arratsaldean berriz, blogez eta literaturaz pixka bat hitz egin zuen. Hona ekarri dizuet gai horretaz prestatua neukana: nota batzuekin hasi, eta 5 orriko PDF-txapa bat atera zait. Badakit blog honetako irakurleen %65ak ez duela irakurriko… Baina ziurrenik ez dira lerro honetaraino iritsi ere egin, beraz…

pdf Zizeron, Victor Hugo, Monterroso eta beste zenbait blogari

2 Iruzkin
Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA