Boligrafo Gorria
Zinema - ikus-entzunezkoak
by Gorka Bereziartua
  • Zinema - ikus-entzunezkoak

Bat gutiago

Gorka Bereziartua
2009-07-07
1

Robert MacNamara (Arg.: Wikipedia)
Robert MacNamara (Arg.: Wikipedia)

Ia Jean Hiriart-Urruti bezain zital jarri naiz, Robert MacNamara hil dela jakitean. Baina hemen kulturaz hitz egin behar dugu, ezta? “Kultura bai, politika ez” esango luke eslogan zuzenzaleak. Ez desbideratu, kulturaz, kulturaz. Horregatik, eta dagoeneko mundu guztiak azpimarratu duenez MacNamara Vietnamgo gerraren arkitektoa izan zela, nik beste alderdi bat ekarri nahiko nuke hona: zine kamerak maitatu-edo egin zuela, bizi izan zen artean.

Horren lekuko, Errol Morrisen The fog of war (2003) film dokumental oskartua. Hamaika irakaspen eman zituen MacNamara zaharrak (85 urte, pelikularako elkarrizketatu zutenean); printzipio horiek izan zituen bizitzan gidari: laugarrenak dio, “eraginkortasuna handitu”; bederatzigarrenak, “ongia egiteko, beharbada gaiztakeria beharko duzu”; hamargarrenak, “inoiz ez esan ‘inoiz ez’”; eta hamaikagarrenak, “ezin duzu giza-natura aldatu”. Bistan da, gerraren teknokrata baten printzipioak dira.
Aupatzaileek azpimarratuko dituzte beste printzipio batzuk (adibidez, bost: “proportzionaltasunak izan behar luke gerraren gida”), baina itsuak ere antzematen du gizon honen hamaika puntuak, mira teleskopikoak bailiran, herri askoren buruetan lehertu zirela. Prentsak Vietnamgoaz galde eta galde, urte asko joan omen zaizkio azalpenak ematen. Gizajoa.
Historiak gogoan izango duen gizajoa, edonola. JFK bezala, inperialista moderatuaren jantzia eraman du hobira; beharbada, urteak onberak badira, Harvardeko presbiteriar hau salbatzailetzat joko dute hamarkada bitan. Bidea hasia zen bera hil baino lehenago. Begira Roger Donaldsonek Kubako misilen krisiaz egin zuen Thirteen Days (2000)  filmeko eszena honetan zein bakezale erretratatatu zuten…
Thirteen Days – Roger Donaldson

About Me

GORKA BEREZIARTUA MITXELENA
Poz gehiago izango nuen albotik beha egonik, baina tontamentean 2005etik ari naiz blog honetan idazten. Kulturari buruz aritzen naiz, bestelako kontuetan muturra sartzen badut ere. Azken finean, blogak horretarako dira: nahi duzunaz idazteko, nahi duzun bezala.

robert macnamarathe fog of warthirteen days
1 Iruzkin
    Pello Z. (e)k dio: Erantzun
    2009-07-07, 18:29

    Aipatu duan film sariztatuaren pistari segika, hona “Fog of War” Internetez ikusteko bi modu. Ingelesez osorik ikus daiteke Google-videos gunean. Gaztelaniazko azpitituluekin bada 10 minutuko laburpena Youtuben. Zahartuta ere beldurgarria zuan gizona.
    Pello Z.

Utzi erantzuna Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Ekonomiak nobela bat ezinezko egiten duenean2009-07-03
Macaco edo altermundialismoaren zorigaitzak2009-07-09
ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA