Boligrafo Gorria
Zinema - ikus-entzunezkoak
by Gorka Bereziartua
  • Zinema - ikus-entzunezkoak

Zinema kritikariak politologoarena egiten duenean…

Gorka Bereziartua
2009-09-30
1

Gero ez esan kritikariak abisatu ez zizuenik!
Gero ez esan kritikariak abisatu ez zizuenik!

… horrelakoak gertatzen dira. Joan den asteko pelikula jankarekin, denok ibili gara normala baino ahoberoago, egia da. Zeluloidez lepo egotearen kontuak. Baina Donostiako Zinemaldia bukatuta irakurri dudan kritika batek zail utzi dizkigu gauzak gainerako hitzontzioi, hanka sartzearen arte noblean. Noticias taldeko egunkarietan Juan Zapaterrek idatzitako artikuluaz ari naiz.

Zapaterrek zioen, urrezko maskorra irabazi duen City of Life and Death zela…

Un filme maniqueo que parece haber salido directamente de la oficina de propaganda del actual gobierno chino post-Tiannamen.

Eta horregatik epaimahaiaren erabakia…

Pasará a la historia del festival como otro más de sus graves desatinos.

Ez da Zapater bakarra izan filmaren manikeismoa salatzen (eztabaidatuko dugu, beste post-batean, manikeismo hitzaren erabileraz). Bai ordea egungo Txinako gobernuarekin lotura hori egiten.
Gertatzen da, egun bereko El Mundo hartuta irakurtzen duzula Lu Txuanek banaketa arazoak izan dituela Txinan, hain zuzen ere filmak japoniar etsaia “humanoegi” erretratatzen duelako. Antzeko zerbait leitu dugu The New York Times-en ere: mehatxuak jaso dituela, traidoretzat jo dutela; sei hilabete hartu zituela zentsurak gidoia onartzeko; beste sei, filmaren azken bertsioari pasatzen uzteko. Eta aretoetara iritsita, aurreneko astean ia kendu zutela Interneten sortutako zalapartarengatik.
Filma bera Hong Kongeko enpresa batek eta zuzendariaren lagunek finantzatu zuten hasieran, eta Txinako estatuaren konpainiak ez du sosik jarri, Nanjingeko sarraskiari buruzko beste bost proiekturekin erkatu duen arte.
Bai, egia da, Hu-Jintaoren gobernuak orain maite du filma: eskoletan jarriko diete ikasleei, komunisten garaipenaren 60 urteak ospatzeko filmen artean aukeratu baitute. Baina… ez didazue esango aurretik pasa dituen oztopoak pasata, filma propaganda bulegoaren produktua denik, ezta?
Noski, Lu Txuan ez da Txinaz gaizki-esaka aritu filmean, mendebaldarrok elkarri bizkarreko lagunkoiak emateko moduan, gu hobeak garelakoan; eta horregatik, propagandista da. Aldiz, inork ahoz goran esan izan balu Spielberg propaganda egiten ari zela Shlindler’s list filmarekin Israelgo estatuaren alde; edo ber gauza Polanski, The pianistekin… Belarriak ubeldu arte entzungo lituzke, “nazi” eta “antisemita”. Txinarekin sartzea ordea, debalde ateratzen da. Pena bakarra, ez duela gurea hobetzen.

About Me

GORKA BEREZIARTUA MITXELENA
Poz gehiago izango nuen albotik beha egonik, baina tontamentean 2005etik ari naiz blog honetan idazten. Kulturari buruz aritzen naiz, bestelako kontuetan muturra sartzen badut ere. Azken finean, blogak horretarako dira: nahi duzunaz idazteko, nahi duzun bezala.

city of life and deathjuan zapaterlu txuan
1 Iruzkin
    Monz (e)k dio: Erantzun
    2009-10-02, 9:45

    Saving Private Ryan, hori bai propaganda filma.
    Amen.

Utzi erantzuna Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Iraila da hilarik krudelena2009-09-28
Lehen pausoa2009-10-06
ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA