Maiatzak 15: Bilboko Vendetta?

Gorka Bereziartua
3

Teaser moduko bat ari da sarean zabaltzen, blog baten eta Youtuben zintzilikatutako bideo baten bidez. Pertsona bat hizketan Guy Fawkes-en maskara jantzita, Alan Moore-en V for Vendetta komikiko protagonista anarko-iraultzailearen maneran. Maiatzaren 15a iragartzen du. Lekua: Bilbo. Han elkartzeko gonbita luzatu du hizlariak, “bide berriak eraikitzeko, eta justizia, berdintasuna eta askatasuna hitz hutsak ez direla erakusteko”.


Noski, momentuz misterioa da nagusi. Ez dakigu Bilbokoa manifestazio artistiko bat izango den ala benetan Txaikovski entzuteko aukera izango ote dugun. Itxaron beharko. Arreta deitzen badakite behintzat…

3 Iruzkin
Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA