Boligrafo Gorria
Gizartea Historia Kazetaritza Nazioartea
by Gorka Bereziartua
  • Gizartea
  • Historia
  • Kazetaritza
  • Nazioartea

Haitiko katastrofearen “irudirik onenak”

Gorka Bereziartua
2010-01-14
1

Haitiko
Haiti

Halaxe irakurtzen zen atzo El País-en edizio digitalean: “Las mejores imágenes de la catástrofe”. 24 ordu beranduago kendu dute,  baina Floren Aoizek harrapatu eta blogean jarri du. Gaur El País pornografia emozional bete-betean ari da, nazioarteko komunitatearen lana goratuz, gorpuei tiritak jartzea zein den ona azpimarratuz.
Atzokoa gordeko dut nik ordea: gutxitan erakusten du egunkari nagusietako batek hain klaro, pose humanitarioaren atzean ezkutatzen duen haragi gosea. Saltzen lagunduko du, eta konpetentzia ez da txikia garaiotan: telebistako informatiboena batez ere (geroz eta erreparo gutxiago ematen baitie bazkalorduan, ikuslea kroketa beroa ahoan dagoela, oka egiteko moduko irudiak erakustea). Baina ez zait iruditzen prentsa idatziak bere burua salbatuko duenik bide horretatik.
Oker egongo naiz ziurrenik; bestela pentsatzen dute egunkarietako azalak erabakitzen dituztenek; ze gaur, Hegoaldeko eta Espainiako gehienek (Noticias taldeko hiru ikusi ditut, El Correo, El Diario Vasco, El País, El Mundo eta Berria) inpaktu azkarra bilatzen zuten irudiak zekartzaten. EFE agentziako foto bat nagusitu da: neska bat eraikin baten hondakinetatik herioan atera nahian; El Diario Vascok aita bat aukeratu du, ume hila besoetan negarrez; eta Berriak zuzenean gorpu bat ekarri du lehenengo orrira, sudurretik odol beltza dariola.
Azaletik hainbeste haragi ikusita, ez naiz egunkarien tripetara sartu. The Guardianen aurkitu dut artikulu bat, testuingurua pixka bat landu duena: Haitiren historia koloniala, Aristideren kontrako estatu kolpea, herrialdeak bizi duen okupazio militarra eta nazioarteko komunitateak jarri dizkion oztopoak pobrezia gainditzeko; antzeko ideiak erabili ditu Dabid Lazkanoiturburuk ere, Garan egin duen analisian… Lurrikarak gertatzen direla, bai, baina eragin handiagoa dutela zimenduak janda dauzkaten herrietan.
Pena da: hori dena azaltzeko argazkirik egiterik balego…

About Me

GORKA BEREZIARTUA MITXELENA
Poz gehiago izango nuen albotik beha egonik, baina tontamentean 2005etik ari naiz blog honetan idazten. Kulturari buruz aritzen naiz, bestelako kontuetan muturra sartzen badut ere. Azken finean, blogak horretarako dira: nahi duzunaz idazteko, nahi duzun bezala.

argazkiakaristideegunkariakhaitilurrikara
1 Iruzkin
    ganix (e)k dio: Erantzun
    2010-01-26, 15:02

    Morbo eta sentsibilitate falta honetaz bazen zerbait helbide honetan:
    http://www.blogari.net/klig/2010/01/15/haitiko_hildakoak_eta_mendebalde_solidar

Utzi erantzuna Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Munilla, Internetek egingo zaitu progre2010-01-13
'To Shoot an Elephant': nola izan John Reed XXI. mendean2010-01-19
ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA