Kaputxadunen artean sartu zen, haien lagun egin, eta geroztik Greziako kale-istilu guztietan dabil txakur bera. 2008an atera zioten lehen argazkia maskararik gabe, baina duela gutxi argazki sorta bat Interneten zabaldu zen arte, inor ez zen jabetu polizia azaltzen den bakoitzean bera ere urruti gabe ibiltzen dela. Dena dela, ez daitezela larritu protestari greziarrak (baten batek blog hau irakurtzen badu, bederen): txakur hau beraien laguna baita, eta manifestazioetako maskota ofiziala bihurtu dute honezkero.
Beheko irudian, txakurra manifestari maskaratuen ondoan. Irudian klik egiten baduzu, animaliaren agerraldi onenak ikusi ahalko dituzu.
1 Iruzkin
Heroi berria. Ba ote daki txakur horrek manifestariei aurka egiten dietenek ere txakurrak badirela? Noski, bi hankakoak eta arriskutsuagoak. Txakur greziar (edo albaniar, mazedoniar, ijitu, etab.) hori noraezan dabilen ezkerraren erreferente berria proposatzearen alde nago ni.